Gurasolagunen irteera Andastora
Gorbeialdeko gurasolagun programa familian euskaraz aritzeko helburuz sortu zen, eta hilero antolatzen dute mendi-irteera bat, eskualdeko udalerri ezberdinetan. Oraingo honetan Aramaion izango da irteera: martxoaren 1ean (domeka), 10:00etan Gantzagatik hasita, Andastora. Ez dago izena eman beharrik: Aramaioko familia guztiak daude gonbidatuta!
