Greba dela eta udaletxea itxita egongo da
Urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba deialdiari erantzunez, udaletxea itxita egongo da ostegunean.
Edozein herritarrek zerbait helarazi nahi badio udalari, modu telematikoan egin beharko du edota Eusko Jaurlaritzak hiriburuetan duen Zuzenean zerbitzuaren bitartez.
Horrez gain, kultura etxea eta kiroldegia ere itxita egongo dira biharko egunez.