Gorbeialdeko Gurasolagun taldearen irteera Aramaion
Datorren domekan egingo du Gorbeialdeko Gurasolagun taldeak irteera eta oraingoan Aramaion batuko dira.
Goizeko 10:30etan elkartuko dira San Kristobaleko aparkalekuan eta Santikurtzera igoko dira.
Gurasolagun, zer da eta zergatik animatu?
Gurasolagun taldea, azken finean, mintzalagun taldea da, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Gorbeialdeko taldea hilean behin elkartzen da, mendi ibilaldia egiteko. Eta oraingoan Aramaion egingo dute.
Animatu eta parte hartu irteeran!!
- Informazio gehiago: gorbeialdea@mintzalaguna.org
- Telefonoa: 650266744 – Unai