Gorbeialdeko bertso abentura ekainean Manurgan

BERTSO ABENTURA MANURGAN
2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, online.

Manurgako aterpetxean berriz ere elkartzeko aukera izango dute 10 urtetik 13 urtera bitarteko Legutio, Aramaio, Zigoitia, Zuia, Arrazua-Ubarrundia eta Aramaioko udalerrietako haur bertsozaleek.

Manurgako hiru eguneko egonaldian eskualdea eta ingurunea ezagutu, eskualdeko bertsolarien bisita jaso eta hitzarekin jolasteko aukera paregabea izango dute. Izen ematea errez eta erosoa izango da, Ekainaren 11a baino lehen WEB gune honen bitartez egin beharrekoa. Ekainaren 11tik 18ra matrikula formalizatu eta ordainketa egingo da. Egonaldiak 45 euroko kostua izango du parte hartzaileentzako.

IZEN EMATEA ONLINE

Informazio gehiago:

Gorbeialdeko kuadrilako
EUSKARA ZERBITZUA
945 430 167
euskara@gorbeialdea.eus

 

 

 

 

 

 

Albiste gehiago →