Gorbeiako altxorrak: ekintza ugari irailaren 25ean Zurbanon

Egunean zehar hainbat ekitaldi. Tartean aramaioarrak ere izango dira: Aldeko eztiaren dastaketa, Idoia Asurmendiren emanaldia, Iturrietako sagardo dastaketa, Manex Agirre eta Xabi Igoa, Atxineta baserriko dastaketa…

Gorbeiako helmuga turistikoaren altxorrik preziatuenak pertsona guztiengana hurbiltzeko asmoz antolatu da egun berezia. Bertan: musika, gastronomia, artisautza, esperientziak, errekurtso turistikoak, ondarea, benetakotasuna, ostatuak, jatetxeak… Tartean Aramaioko ordezkariek ere hartuko dute parte!

Gorbeiako Altxorrak Mi Castillo de Arenan, Zurbaon (irailak 25)

Egun bateko jardunaldia da (11:00etatik 19:00etara), eta hainbat jarduera turistiko, gastronomiko eta kultural izango ditu, sorpresaz beteak: tokiko produktuen eta artisautzaren merkatua, mikrokatak, food truck, eko-taberna, bisita gidatuak, ikuskizunak, haurrentzako espazio sortzailea, Gorbeia informazio-gunea, zozketak, Idoia Asurmendiren kontzertua, bertsoak, Zurbaoko abesbatza… Eta moda desfile bat ere bai!

Sarrera librea eta doakoa da. Hala ere, osasun-larrialdia dela eta, programatutako jarduera guztiak une horretan zehaztutako osasun-gomendioei eta neurriei jarraituz egingo dira. Arriskurik gabeko ekitaldi bat egiteko, aldez aurretik honako hauek erreserbatu behar dira:Hemen ikus dezakezu informazio guztia:

Egitaraua

Erreserbak

Albiste gehiago →