Gorbeia finalista “30 BEST of the BEST” sarietan

30. urteurrena dela eta, HOLA viajes “30 BEST of the BEST” sariak jaio dira, mundu osoko helmuga eta hoteletan bikaintasuna aitortzen dutenak.
Gorbeia finalista aukeratu dute, “turismoaren benetako erreferentea” delako, argitalpenaren beraren hitzetan. Orain zure laguntza behar dugu saria lortzeko eta Euskadiko Bihotz Berdea garela erakusteko. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Nola lagun dezakezue?

  • Bozkatu: Gure webgunean azaltzen dizuegu nola egin. Oso erraza da eta boto bakoitzak balio du.  HOLA viajes SARIAK | GorbeiaEuskadi
  • Pasa ezazue: Birbidali mezu hau zuen kontaktuei, bezeroei edo sare sozialetan zintxilikatu. Era berean, kartelak erantsi ditugu zuen establezimenduan jar ditzazuen. Aurrera!
  • Bideoa: Animatzen bazarete, bidal iezaguzue bideo labur bat (10 seg. bertikalean) Gorbeiaren alde bozkatzera animatzeko. Bideo guztiekin, helmuga hau posible egiten duen jende jatorrarekin muntatuko dugu. Apirilaren 22ra arte duzue WhatsApp bidez bidaltzeko

Zure botoa erabakigarria da!

Albiste gehiago →