Goiena aldizkaria etxean jasotzeko eskaera egin behar da

Debagoieneko gainerako herrietan ez bezala, Aramaion postontzi guztietan banatu izan da Goiena aldizkaria, baita hutsik daudenetan edo aldizkaria jaso nahi ez dutenetan ere.
Goiena aldizkariaren banaketa zerbitzua hobetzeko helburuarekin, aurrerantzean gainerako herrietako sistema bera ezarriko da Aramaion ere. Hau da, eskaera egin beharko da Goiena
aldizkaria etxean jasotzeko.

Goiena aldizkaria jasotzea doan izaten jarraituko du, baina ezinbestekoa izango da eskaera egitea, bide hauetako bat erabiliz:
● Whatsapp / Telegram: 688 69 00 07
● Posta elektronikoa: harpidetza@goiena.eus
● Telefonoa: 943-25 05 05
● Udaletxean eskaera-orri batzuk utzi ditugu; bete, eta han jasoko ditugu.
● Eskaera-orria online betez: Eskaera orria (google.com)

Datuak emateko hilabeteko epemuga dago. Ordura arte, orain arte moduan egingo da banaketa, baina ostean, soilik eskaera egin dutenek jasoko dute aldizkaria. Bestetik, aurrerantzean Puntua aldizkaria ere jaso nahi baduzu, eskaera-orrian bertan adierazi.
Oharra: Goienakide zaretenok, hau da, Puntua aldizkaria jasotzen duzuenok, ez duzue eskaerarik egin behar; orain arte bezala, ostiralero, Goiena eta Puntua aldizkariak jasoko
dituzue.

Albiste gehiago →