Gizarte-langileak ordu gehiago eskainiko ditu Aramaion

Gorbeialdeko Kuadrillak gizarte langile berria kontratatu du eta horren ondorioz, udaletako zerbitzua zabalagoa izango da. Aramaioko kasuan, Leire Espinosa, gizarte langileak bi egunez emango du zerbitzua udaletxean, goiz osoz. Beraz, asteazken eta ostiraletan posible izango da berarekin hitzordua hartzea. Horretarako telefon hauetara deitu beharko da, egunaren arabera.

  • Jendaurreko ordutegia 09: 00etatik 13: 00etara izango da.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan arreta jaso ahal izateko, hitzordua eskatu behar da telefono hauetako batera deituta:
    • Astelehen eta ostegunetan:
      945 455 011
    • Astearte, asteazken eta ostiraletan:
      945 430 460

 

Albiste gehiago →