“Giza eskubideak eta zinema” zikloaren azken pelikula
“Capharnaüm” da eskainiko den pelikularen izenburua. Ikusiz Gozatu zineklubak pelikula honekin itxiko du giza eskubideei eskainitako edizioa.
- Igandean eskainiko da eta arratsaldeko 18:45etan hasiko da.
- Joseba Nafarratek aurkeztuko du.
Sinopsia: nazioarteko auzitegia Zainek, 12 urteko mutilak, epailearen aurrean hitz egin behar du. Eta galdera honi erantzun beharko dio: zergatik salatu dituzu gurasoak? Bere erantzunak aho zabalik utziko ditu: “Bizia eman zidatelako”.
