Giro bikaina Bertso Kuadrilla arteko lehen saioan
Marixekako sozidadean ospatu zen pasa den barikuan Bertso Kuadrilla arteko lehen saioa eta bertan aurrez aurre Aramaioko bi talde: Konde Basoko Iluek eta Izenbakuek. Lehen taldeak puntuazio altuagoa lortu zuen.
- Konde Basoko Iluek: Xabi Igoa, Paula Amilburu, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi
- Izenbakuek: Manex Agirrek, Danel Herrartek eta Peru Abarrategi.
Aramaioko bertso eskolaren bueltako 40 lagun inguru bildu ziren Marixekan eta giro aparta izan zuten.
Hurrengo saioak
Otsailaren 8an, Gasteizko Errekaleorren: Konde Basoko Iluek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin.
Otsailaren 15ean, Aramaioko Izarra elkartean: Izenbakuek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin.