Gazte udalekuetan egingo diren ekintzak erabakitzeko saioa

Uztailean egingo diren gazte udalekuetan zer egingo dugu? Irteerak eta bestelako ekintzak antolatzeko bilera irekia egingo da igandean, begirale lana egingo dutenekin eta baita nerabeekin ere.

Egitaraua zehaztu gabe dago. Aurre lanketa egin da eta dagoeneko begirale bezala arituko diren gazte batzuk identifikatu dira baina zer egingo dugu? Nora irtengo gara? Zertan arituko gara? Hori guztion artean adostu nahi dugu, elkarrekin eta guztion gustoak kontuan hartuta.

  • Egitaraua prestatzeko: bilera irekia egingo da, plana prestatzeko.
  • Noiz: ekainaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxean.

 

 

Albiste gehiago →