Gazte Uda Udalekuetan izena emateko epea luzatu da

Uztailaren 25etik 30era bitartean egingo diren «Gazte uda» udalekuetan izena emateko epea uztailaren 20a arte luzatu da

EKINTZA ETA KIROL UDALEKUAK

  • «GAZTE UDA» udalekuak. Uztailaren 25etik 30era bitartean egingo dira eta helburua gazteekin batera antolatutako ekintzak burutzeau (parrillada, Zarautzera irteera, akanpada Albiñan..) eta elkarrekin ondo pasatzea!!
  • Ordutegia ekintzen araberakoa izango da eta Irati Lasaga eta Jati Nuñez izango dira gidariak.

INFORMAZIO OROKORRA: 

    • Prezioa: 35 euro programa bakoitza.
    • Interesa baduzu: eman izena udaletxean eta bertan ordaindu kuota.