Gazte txokoa inauguratu zuten domekan

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak izango dira txokoaren erabiltzaileak. Elkartzeko espazio bat izango dute beraz gaztetxoak, baina horrez gainera, ekintzak ere antolatuko dira, eta begirale bat izango da beti bertan dinamizatzaile lanetan. 2023an, Gau Beltzaren, Euskararen Egunaren eta Gabonen bueltan elkartuko dira.

Txirritola euskara elkartea arduratuko da kudeaketaz, eta dinamizazio lanez, berriz, Tximista Aisialdi taldea. 16 urtez azpiko gazteen aisialdian zegoen hutsune bati erantzun nahi izan diote horrela Udalak eta herriko eragileek.

argazkia: Goiena