Gazte Talent: bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa
Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak bostgarren aldiz antolatu duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz-en laguntzarekin.
Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera:
- Gazte Talent saria: 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat.
- Laboral Kutxa Gazte Talent saria: 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.
Lehiaketarako izen ematea online edo zuzenean bertara joanda egin ahal izango da.
- On-line izen ematea: posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera.
- Zuzeneko izen ematea: agiriak Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz).
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
EPEA: urriaren 7tik azaroaren 18ra, biak barne.
Antolakuntzako kideek osatutako Hautaketa Batzordeak, bidalitako material guztia entzun ondoren, hautatuko ditu bigarren fasera igaroko diren taldeak.
Batzorde horrek bost talde finalista hautatuko ditu lehiaketako kategoria bakoitzean.
Informazio gehiago: https://jimmyjazzgasteiz.com/eu/2019ko-gazte-talent/