Gazte proiektuak herrietan – Ideia lehiaketa
Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundeak bultzatutako Lurrikara programak “Gazte proiektuak herrietan – Ideia Lehiaketa/Concurso de Ideas” lehiaketa antolatzen du, helburu hauekin:
– Arabako landa-ingurunean gazteen parte-hartzea sustatzea.
– Gazteek bultzatutako ideia berritzaileak bidu eta aurrera eramateko
– Arabako herrien garapen sozial, kultural, ekonomiko edo komunitarioan lagunduko duten ekimenak sustatzea.
Parte hartu ahal izango dute: 18 eta 30 urte bitarteko gazteak.
Bi ideia irabazle aukeratuko dira.
Sariak: Ideiak garatzeaz gain, honako sari hauek emango dira:
– Bi lagunentzako bi menu Arrea! Jatetxean
– BAT-BATEAN jaialdirako bi sarrera
Ikusi oinarriak hemen
