Gazte Lokala ireki da herriko 15 urtetik gorako gazteentzat
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, berriro ireki ditu bere ateak Gazte Lokalak.
«Momentu egokia da herriko gazteekin elkartu eta hausnarketa prozesua irekitzeko, batik bat Udalaren aldetik, publikoa den lokal honi bidezko erabilera emateko. Horretarako, bertan sartzeko eskaera egin duten gaztetxoen ordezkariekin bilerak egingo dira aldizka, funtzionamenduaz hitz egiteko, gazteen iritzi eta eskaerak jasotzeko eta Udalak beraiekin partekatu duen araudiari behar bezalako jarraipena emateko» azaldu du Oihana Ameskua zinegotziak.
Egun hauetan egin dute eskaera gaztetxoek udaletxean eta giltza bana jaso dute, Kultura etxean kokatzen den lokalean sartu ahal izateko.