Gaur LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Aramaioko Udalak bat egiten du Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin. Izan ere, gaur, maiatzak 17 da LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Hori dela eta, esaldi honen bitartez nahi du Aramaioko Udalak aldarrikatu pertsona guztien eskubideen aldeko aldarrikapena:

«Guk gorputz guztiak, identitate guztiak, genero adierazpen guztiak eta maitatzeko era guztiak OSPATZEN DITUGU!»

Albiste gehiago →