Gaur azaroak 25, aldarrikapen eguna da Aramaion be bai!

Gaur, azaroak 25, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Aldarrikapen eguna da, baita Aramaion ere. Arratsaldeko 6etan egingo da manifestazio zaratatsua kultura etxetik hasita. Norberak ekarri beharko du zarata egiteko tresnak.

Horrez gain, Kultura etxeko sarreran erakusketa jarriko da. Gorbeialdeko Kuadrillak antolatu duen «Zertan oinarritzen dira indarkeria matxistak?» kanpainaren barruan diseinatu diren kartelak jarriko dira erakusgai. Eta irudi bakoitzak erreflexiorako testua ere izango du.

Bestalde, Aramaion izango diren gainerako ekintzak kartelean kontsultatu daitezke: zine foruma, formakuntza feminista.

Albiste gehiago →