Garraio publiko linea guztien ordutegi eguneratuak kontsultatzeko QRa

Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Zerbitzuaren ekimenez, kartel itsasgarri batzuk jarriko dira Alavabus eta Eskualdeko Garraio Zerbitzuko lineetako geraleku guztietan.

Kartel horietan, QR kode bat agertzen da, foru titulartasuneko garraio-zerbitzu publiko horien linea guztien ordutegi eguneratuak kontsultatu ahal izateko.

Dagozkien markesina (foru- edo toki-titulartasunekoak), zutoin eta geraleku guztietan kokatuko dira, bidaiariek informazioa errazago eskura dezaten.


Albiste gehiago →