Gantzaga eta Etxaguen auzoetara joateko bidea itxita egongo da astelehenetik ostiralera
Gantzaga eta Etxaguen auzoetara joateko A-4025 errepideko 32+460 Kilometro puntuko errepide zatian, zeharkako drainatzea ordezkatzeko lanak egingo ditu Arabako Foru Aldundiak.
Obraren tamaina eta errepidearen zabalera direla eta, puntu horretan bidea erabat itxi beharko dutela jakinarazi digute aldunditik.
Beraz, apirilaren 13ko (astelehena) 8:00etatik 2026ko apirilaren 17ko (ostirala) 17:00ak arte itxita egongo da errepidea, ibilgailuen eta oinezkoen zirkulaziorako.
Etxaguen eta Gantzaga auzoetarako sarbidea bermatzeko, A-4023 errepidea eta Etxaguen eta Arrriola lotzen dituen landa bidea erabili beharko dira ordezko ibilbide gisa.
