Ganadua erregistratu behar da udal mendietan bazkatzeko
Arabako Lurralde Historikoko mendiaren erregimena arautzen duen Foru Arauaren arabera, 2023 urtean Aramaioko udal mendietako larreak haien ganaduarentzat aprobetxatu nahi dituzten abeltzainek udal bulegoetan eskaera egin beharko dute, honako informazioa beteta:
-AFAko abere erregistroko agiria aurkeztu.
-Zehaztu zeintzuk ibiliko diren udal larreetan.
-Inprimakia bete.
Bestalde, PAC edo NBCren dirulaguntza eskatu nahi dutenek 2022ko abenduaren 13 baino lehen egin beharko dute eskaera.