Galdetegia energia iturrien proiektuei buruz
Energia iturrien proiektuen inguruan Aramaioko herritarrek dituzten iritziak jasotzeko helburuz galdetegi bat prestatu du udalak. Udaletxean eskuratu daiteke galdetegia, bai eta online bete ere. Bi minututan betetzen da galdetegia eta astebeteko epea egongo da hura betetzeko (hurrengo ostegunera arte). Kontakturako modua uzten baduzue, emaitzak zuzenean jakinaraziko zaizkizue.
Udalak parte-hartzezko prozesu bat hitzartu du Aztikerrekin gaia lantzeko. Atzo izan zen lehen batzarra, eta bertaratuen iritzia jasotzeko aukera izan zuten udal ordezkariek. Galdetegia prozesu horren bigarren urratsa da; herritar gehiagoren ikuspegia jasotzeko helburua du. Uda eta udazkenean bestelako urratsak egitea aurreikusten da.