Gabonetan joan zaigu Nikolas Gardoki Mazmela

Gabonetan joan zaigu Nikolas Gardoki Mazmela, eta Aramaioko herriari eta orohar musikari emandako guztiagatik gogoratu nahi dugu.

Arane baserrian jaio zen eta 20 bat urte zituela hasi zen soinua jotzen Eguzki erromeria taldearekin. Plaza asko alaitu eta dantzan jarri zituen urte askotan zehar. 2023an ere ikusi ahal izan genuen Eguzki taldeari eta Nikolasi egindako omenaldian.

Hemen Goienak omenaldi hori dela eta egindako elkarrizketa hunkigarria
Doluminak familia eta gertukoei.

Albiste gehiago →