Gabonetako ekintzak gogoratuz!

Gabonetan izango da zertaz gozatu Aramaion.

Gaur bertan bertso saioa kultura etxean, 19:00etatik aurrera.

Bihar, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira Aramaioko plazara eta bertan jasoko dute herriko umeen agurra.

Domekan, abenduak 26, Aztarnak pelikula eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan.

Datorren astean ere tailer ugari izango da, ume zein helduentzat: Gabonetako Gnomoak, Gabonetako Hilorama, Kangoo jumping… (kontsultatu kartela izena emateko).

Eta urteari amaiera borobila emateko, abenduaren 31n Orixol mendi elkarteak irteera antolatu du Orixolera. (ikusi kartela)

2022an ekintza gehiago

Urtea ondo hasteko, urtarrilaren 2an Ane Irazabalen bisita jasoko dugu Aramaion eta berak aurkeztuko du “Awlad-Hesiak gainditu” dokumentala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Eta umeak oporretan daudela aprobetxatuta, urtarrilaren 3an eta 4an beste hainbat ekintza izango dira kiroldegian: diskodantza eta puzgarriak.

 

Albiste gehiago →