Frontoiko teilatuan haurrak jolasean

Hainbat bizilagunek Udalari jakinarazi diote haurrak ikusi izan dituztela frontiseko teilatuan jolasean. Esan beharrik ez dago hori egitea oso arriskutsua dela.

Dakizuen bezala, urte hasieran teilatua jarri zitzaion kiroldegi kanpoko frontisari. Etorkizunean teilatuan egin beharko diren mantentze-lanetarako eskailera bat ere instalatu zen. Eskailera horietarako sarbidea debekatuta dago, eta barra batzuen eta giltzarrapo baten bidez eskaileretatik igotzea eragozten zaie baimenik ez dutenei. Hori hala izanda ere, badirudi haur batzuk eskaileretan gora egin dutela, eta teilatuan jolasean aritu direla.

Udalak neurriak hartuko ditu horrelakorik berriz gertatu ez dadin, baina hala ere gogorarazi nahi die herritarrei norberaren erantzukizuna (edo haurren kasuan gurasoena) dela nork bere burua arriskuan ez jartzea.