Frontoian garbiketa berezia egingo da
Uztailean zehar garbiketa berezia egingo da Aramaioko frontoian: gradak, barruko kristalak, lurra…
Aurten garbiketa berezia egitearen arrazoiak hauek dira:
- bizi dugun egoerari aurre egiteko higiene neurriak areagotzea.
- pasa den asteburuan norbait barrura sartu eta estintoreak hustu zituen, eta horregatik garbiketa berezia egin behar da.
Aurrekontua 1.330,45 eurotakoa izango da, gehi BEZ.