Fibra optikoa: arazoak sumatu dira

2018an hasi ziren zuntz edo fibra optikoaren instalazio lanak Aramaion.  Eta nahiz eta herri osora zabaltzeko proiektua den, auzo edota etxe batzuetan arazoak izaten ari dira.

Horren aurrean, Aramaioko Udalak egoeraren berri zehatza jaso nahi du, ondoren Arabako Foru Aldundira jakinarazteko eta, ahal den neurrian, konponbidea bilatzeko.

Horregatik, fibra optikoa jartzeko orduan, arazoak izaten ari bazara, jakinarazi lehenbailehen udaletxera deituta:

945 445016 eta azaldu zure egoera.

Albiste gehiago →