‘Fadia’s tree’ filma eskainiko du Ikusiz Gozatu zine klubak
Ikusiz Gozatu taldea hilabete honetan zinema eta giza eskubideak gaia lantzen dabil, eta, horren baitan, 2021ean ekoiztutako Fadia’s tree ikus-entzunezkoa proiektatuko du domekan, urtarrilaren 26an, jatorrizko bertsioan (ingelesa/arabiera), euskarazko azpitituluekin. Kultura etxean izango da emanaldia, 19:00etan, doan.
Proiekzioaren ondoren, solasaldi bat ere izango da, Amnesty International taldeko Alex Santamariarekin.
Sinopsia:Milioika hegazti zeruetatik aske migratzen ari diren bitartean, Fadiak, Libanon geratutako errefuxiatu palestinarrak, ukatu egiten zaion antzinako aberria irrikatzen du. Ustekabeko elkarraldi batek zuzendaria, Sarah, aurkezten dionean, erronka egiten dio Palestina historikoan bere aitonaren etxearen ondoan hazitako masustondo zahar bat aurkitzeko, zuhaitz hori bere familiaren existentziaren testigantza baita.
Oinordetzan jasotako oroitzapenak, gizon itsu bat eta buru biko herensuge bat lagun dituela, zuhaitza aurkitzeari ekingo dio Sarahk. Hamabost urte iraundako bidaia baten istorioa da hau, lurralde zatitu batean eta herrialde banandu batean zehar dabilen adiskidetasun batena, mugimendu askatasunaz (edo askatasun ezaz), erbesteratzeaz eta etxera itzultzeko itxaropenaz hitz egiten duena.
Filma, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Amnesty International sariaren film irabazlea izan zen 2022an.
