Ezagutzen duzu BAT txartela kargatzeko aplikazioa?
BAT txartela erabiltzen baduzu, oso erosoa izan daiteke mugikorrean aplikazioa izatea. Horrela, errazagoa da dirua kargatzea, kutxazainera joan gabe.
Nola deskargatu?
- BAT NFC: Arabako Mugikortasun Agintaritzaren aplikazioa da, mugikorrean izateko aplikazioa. Horretarako, App Store barruan sartu eta app eskuratzeko botoiari eman. Gaur egun, aplikazioak Android sistemetan baino ez du funtzionatzen.
Zertarako balio du aplikazioak?
- Saldoa kontsultatzeko eta kargatzeko. Horretarako zure bankuko txartelarekin lotuta egongo da aplikazioa. Eta behar duzun bakoitzean mugikorretik egin ahal izango duzu.
BAT txartelak – Motak eta ezaugarriak
BAT OROKORRA
- Pertsona batek baino gehiagok erabil dezake.
- Txanpon txartel gisa erabil daiteke, bidaia bakoitzean indarrean dagoen tarifa kentzen da.
- Udaletxean erosi daiteke. 5 eurotan erosi daiteke, 2 euroko karga du.
BAT orokorrari buruzko informazio gehiago
BAT OROKOR PERTSONALIZATUA
- Pertsonala eta besterenezina.
- Txanpon txartel gisa, bidaia bakoitzean indarrean dagoen tarifa kentzen da.
- Non eska daiteke?
- Tranbiaren Informazio Bulegoan.
- Udalaren Herritarrei laguntzeko bulegoetan: baldin eta eskatzailea familia ugariko kidea bada edo % 33 eta % 64 bitarteko urritasuna badu.
- Aurretiaz ere BAT Txartel orokor pertsonalizatua dutenek, Tranbiaren informazio bulegoan eskatu beharko dute.