Ezagutu eta jarraitu «aramaioeuskaraldia» Instagram kontua
Aramaioko Euskaraldiak aktibatu berri du Instagram kontua. Bertan jasoko dira Euskaraldiarekin lotutako argazki eta bideoak eta beraien bitartez zabalduko da informazioa, notiziak,… Protagonistak herritarrak izango dira, izan ere helburua denon artean kontua elikatzea da, euskaraz eta euskaratik!
Hauxe da helbidea: https://www.instagram.com/aramaioeuskaraldia
Dagoeneko herritar askok onartu du jarraitzaile izateko gonbidapena!
Egon adi eta jarraitu zuk ere gure kanala!
Laster jakinaraziko ditugu sorpresa eta zozketa berriak!