Eusko Jaurlaritzak alarma gorria aktibatuko du astelehen honetan muturreko tenperatura altuengatik

Gaurko 12:00etatik 20:00etara, 40º inguruko tenperaturak espero dira- Hori dela eta alerta gorria ezarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta prebentzio neurriak hartzea gomendatzen du: ondo hidratatu, eguzkiaren aurrean denbora luzez ez egotea eta arreta berezia jarri pertsona zaurgarriei.


Hau horrela, Aramaioko Udalak herritarrekiko babesleku klimatikoa zabalduko du: Kiroldegia  herritar zaurgarrienak babesteko zabalik egongo da 16:00etatik 21:00etara. Eta bihar, goizeko 12:00etatik 21:00etara.

EUSKO JAURLARITZAREN GOMENDIO ORROKORRAK:

Aire zabaleko berotik babestea

  • Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
  • Ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.
  • Erabili kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzki-babes egokia.
  • Jantzi arropa arina, nasaia eta transpiragarria.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.
  • Kontsultatu osasun-langileekin sintoma hauek agertzen badira: ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubetetik gora irauten duten alditxarrak.

Etxea fresko mantentzea

  • Itxita eduki leihoak eta pertsianak bero gehien egiten duen orduetan.
  • Gauez etxebizitza aireztatu, gelak freskatzeko.
  • Saihestu eguneko erdiko orduetan beroa sortzen duten etxetresna elektrikoak erabiltzea.
  • Haizegailuak kontuz erabili, 35 ° C-tik gora ez baitute gorputzeko tenperatura murrizten.
  • Freskatu ur hotzeko dutxa edo bainuekin, edo zapi hezeak erabilita aurpegian eta eskuetan.
  • Ezin bada etxebizitza fresko mantendu, igaro egunean 2-3 ordu klimatizatutako lekuetan, esaterako, eraikin publikoetan.

Deshidratazioa saihestea

  • Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Saihestu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edariak, deshidratazioa errazten baitute.
  • Handitu fruta, barazki eta entsaladen kontsumoa gatz mineralak berritzeko.
  • Saihestu berora egokitzea zailtzen duten otordu oparoak, koipetsuak edo astunak.

Pertsona zaurgarrienak zaintzea

  • Arreta berezia eman haurtxoei, adingabeei, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, adinekoei eta gaixotasunak dituztenei.
  • Ez utzi inoiz inor ibilgailu itxi batean, ezta itzalean ere.
  • Zaindu bereziki bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten adinekoak, haiek egunean behin gutxienez bisitatuta.

Laneko arriskuen prebentzioa:

  • Lanak planifikatzea, bero handieneko orduetan ez egiteko.
  • Etengabe hidratatzea.
  • Ur edangarrirako sarbidea duten eremu hoztuak gaitzea, atsedenaldiak maiz egin ahal izateko.
  • Arropa arina eta eguzki-babesa erabiltzea.
  • Intsektuak uxatzea eta ur geldiko eremuak saihestea, bektoreek transmititutako gaixotasunak prebenitzeko.

Larrialdietan, 112 zenbakira deitu behar da.

Albiste gehiago →