‘Euskaraz barra-barra’ marka berria herriko saltokietan
UEMAk bultzatuta,’Euskaraz barra-barra’ marka berria zabalduko da Euskal Herrian negozio eta zerbitzu sektorean bezeroek euskaraz egitea aurrezteko. Aurretik, baina UEMAko kide diren 10 herritan zabalduko da, tartean Aramaion.
Marka hori duten guneetan bermatuta egongo da euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa dagoela.
Era berean, herritarrei eskatzen zaie marka hori ikusita haiek ere euskara erabil dezaten.