Euskararen jatorriari buruzko hitzaldia astelehenean

Euskararen Egunaren programazio barruan hitzaldia eskainiko Ander Ros filologo eta hizkuntzalariak. 18:30ean izango da kultur etxean. “Lagundu leikigu IAk euskerian jatorrira hurreraketan?” da hitzaldiaren izenburua eta behekoak landuko ditu besteak beste:

– Euskararen Jatorria ezagutzeko aukera eta arazoak.

– Ze tabu, aurreiritzi eta uste okerrek eragozten diguten aurrera egitea.

– Irulegiko Eskuak ezertan lagundu duen ala ez.

– “Aizkora”, “aizto” eta berbek euskara  Harri Arotik datorrela baieztatzeko balio duten ala ez.

-Mendebaldea betidanik izan den euskalduna ala, Araba bitarte, Nafarroatik etorri zaigun euskara.