Euskararen Eguneko on-line lehiaketa

Aramaioko Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu nahi du, eta horretarako, on-line lehiaketa bat antolatuko du besteak beste.

Azaroaren 27an, 28an, 29an eta abenduaren 1ean bi galdera zabalduko dira egunero: galdera bat euskara edo oro har hizkuntzei  buruzko izango da, eta bestea, Common voice eta Gaitu kanpainari buruzkoa. Galdera bakoitzak lau erantzun posible izango ditu, eta horietako bakarra izango da zuzena.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, nahikoa da egunero Aramaixo bizi whatsapp kanalaren bidez zabalduko diren galderei erantzutea. Galderak Googleforms bidez egin eta erantzungo dira. Galderak eguerdiko 13:00etan zabalduko dira eta hurrengo eguneko 13:00etara arte egongo da tartea erantzuteko.

2 sari banatuko dira:

  • Euskara eta hizkuntzak: galdera gehien asmatu dituztenen artean Errigorako saski bat zozkatuko da.
  • Common voice eta Gaitu kanpaina: galdera gehien asmatu dituztenen artean hari gabeko aurikular parea.

Oinarriak