Euskararen eguneko lasterketa abenduaren 1ean

Abenduaren 1ean ospatuko da euskararen eguneko urteroko lasterketa. 11:00etan irekiko da izen-ematea, herriko plazan, eta plazatik bertatik abiatuko da lasterketa 12:00etan. Urtero lez, ibilbidea hiru etapatan banatuta egongo da, denak plazatik abiatuta: lehenengo ibilbidea izango da laburrena, 270 metrokoa. Bigarrena ia kilometrokoa izango da, herria gurutzatuta. Azken ibilbidea  izango da luzeena, 1’6 kilometrokoa, Azkenengo ibilbideari bi buelta emateko aukera egongo da, 3’2 kilometrora luzatu arte. Parte hartzaileek erabaki ahal izango dute zein ibilbide egin nahi duen, eta bertan parte hartu, norbere neurrira.

Lasterketaren amaieran luntxa egongo da herriko plazan. Animatu eta parte hartu!

 

Albiste gehiago →