Euskararen Eguna ospatzen dugu gaur!

Gaur da Euskararen Eguna eta Aramaion bat egiten dugu aldarrikapen eta ospakizunarekin.

Pasa den asteko plenoan, «Euskara, aurrerabide. Gizartea euskaraz biziberritzea helburu» izeneko adierazpena onartu zen. Nolabait, zailtasun eta oztopo guztien gainetik, gogoan izan behar dugu «euskarak herri egiten gaituela; euskal hiztunon komunitateak egiten dela euskara orainaren eta etorkizunaren hizkuntza.»

Adierazpena osorik:  ADIERAZPENA EuskararenEguna

Euskaraldian murgildurik gaude eta bihar amaituko da aurtengo edizioa. Ariketa sozialetik gutxi izan du aurtengoak baina, ahal izan den esparrutan, ariketa egiten ari garela dirudi.

Aramaion, 268 herritarrek eman dute izena. Gehienak ahobizi, 222 aramaioar, eta gainerako 46ak belarriprest.

Albiste gehiago →