Euskararen Eguna ospatzen dugu! Arnasa Gara!

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatzen dugu. Eta horretarako, Arnasa Gara ekitaldian grabatu genituen testigantzen zati bat partekatzen dugu zuekin. Bideoan, hainbat herritar agertzen dira, bakoitzak euskara zer den eta zertarako erabiltzen duen azalduz.

Eskolan ere ospakizunak gaur

EUSKARAREN EGUNA ospatzeko, San Martin eskolak hainbat ekintza antolatu ditu. Besteak beste, goiz partean kalera irtengo dira kantuan, Alaiak jubilatuen elkarteak lagunduta. Eta arratsalde partean ipuin kontalaria izango dute liburutegian.

Albiste gehiago →