Euskararen Eguna ospatzeko bideo berezia egin du Goienak
Era berezian ospatu genuen atzo (abenduak 3) Euskararen Eguna ospatzeko Aramaion. Alaiak abesbatzako kideek, eguneko zentroko egoiliarrek eta eskolako ikasleek elkarrekin abestu zituzten hainbat euskal kantu, herriko kaleetan zehar. Protagonistetako batzuen hitzak batu zituen GOIENAk bideo honetan.
Ikusgai dago hemen: https://www.youtube.com/watch?v=iCtzEaFofpE