Euskararen Eguna eta Euskaraldia
Euskaraldian bete-betean murgilduta gauden honetan, euskararen erabilera sendotzea eta zabaltzea helburu dugu Aramaion ere. Horregatik, datozen egunotan hainbat ekitaldi egongo dira ariketa honetan sakontzeko aukera izan dezagun.
-Azaroaren 26an, 18:00etan, Untzillako Murumendi elkartean, AntzokOH programaren barruan antzerki saioa izango da: ‘Gorpuztu’ eta ‘Margarita Molotov’ antzezlanak ikusi ahal izango ditugu. Ondoren, txokolate jana eta aktoreekin solasaldia izango da.
-Azaroaren 28an, 18:00etan, Sastiñan, Aramaioko Euskararen Erabilera Datuen aurkezpena eta hausnarketa saioa izango da, Arritxu Zelaia UEMAko teknikariak gidatuta.
-Abenduaren 2an, 11:00etan, Herria Kantuz, Alaiak taldea eta eskolako ikasleen eskutik herrian zehar.
Goizean eta arratsaldean, eskolako ordutegian, ikasleek ipuin saioa izango dute Maider Alzelai kontalariaren eskutik.
-Abenduaren 3an, EUSKARAREN EGUNA. 12:00etan, plazatik “Aramaixon euskaraz bizi gure dot” herri lasterketa abiatuko da. Luzera ezberdineko ibilbideak egongo dira. (11:00etan irekiko da izenematea).
Ostean luntxaz eta Triki-kalejira trikitixa elkarteak antolatutako kalejiraz gozatuko dugu. Trikitixa elkarteak, halaber, Kantu bazkaria antolatu du Izarra elkartean. Izena emateko azken eguna azaroaren 29a izango da (telefono honetara deituta: 658708087).