Euskararen eguna: Egitaraua, prest
Abenduaren 3an ospatzen dugu, urtero, Euskararen Nazioarteko Eguna. Mundura begiratzeko, eta mundu hori marrazteko gure modua adierazten du gure hizkuntzak, eta hori ospatu egin behar da.
Udalak, Txirritola euskara elkartearen eta gaztelekuaren laguntzarekin, irudian ikusgai duzuen egitaraua prestatu du. Zuhaitz Gurrutxagaren “Nortasun agiria” bakarrizketarekin hasiko da programa, eta azaroaren 29 eta 30ean, asteburuan, Aramaion ondo ezagutzen ditugun bi jarduera izango ditugu: partxis lehiaketa zapatu arratsaldean, eta herri lasterketa domeka goizean. Azkenik, abenduaren 3an, arratsaldez, euskarazko mahai-jolasak ezagutzeko eta haiekin jolasteko aukera izango dute familiek, ludotekan.
Datozen egunetan izango dituzue xehetasun gehiago.
