Euskaraldian 268 aramaioarrek eman dute izena

Atzo azaroaren 24an amaitu zen Euskaraldian izena emateko epea eta 268 herritarrek eman dute izena.

Gehienak ahobizi dira, 222 aramaioar, eta gainerako 46ak belarriprest. Txapa udaletxean edo liburutegian jaso dute gehienek baina oraindik ere ez dutenek jaso, bertan dute aukera!

Argazki gehiago: https://aramaio.eus/aramaixokoeuskaraldia/

Euskaraldia abenduaren 4an amaituko da eta ondoren ezagutuko ditugu balorazio datuak.

Albiste gehiago →