EUSKARALDIA: izen ematea zabalik
Aurten berriro ere Euskaraldia ariketa kolektiboa egingo da eta Aramaiok bertan parte hartuko du.
Zer da Euskaraldia? https://euskaraldia.eus/aurkezpena/
Aramaion, batzordea urrian osatuko da eta hau lantzen hasiko gara. Bitartean izen-emate ezberdinak zabalik daude:
Entitate edota talde bezala parte hartzeko: https://euskaraldia.eus/ariguneak/
Aurreko edizioetan parte hartu duenak mail bat jasoko du printzipioz aurten ere parte hartzea nahi duen galdezka baina bestela izen ematea berresteko edota lehenengo aldiz egiteko hauxe da bidea:
https://izenematea.euskaraldia.eus/
Euskara sano eta bizi mantentzeko ariketa kolektibo honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!