EUSKARALDIA: ENTITATEAK- izena emateko azken egunak
Aurten berriro ere Euskaraldia martxan jarri da. Eta Aramaion berriro parte hartzea erabaki dugu, euskara hizkuntza minorizatua denez, etengabe hizkuntza hegemonikoen aurrean gure hizkuntza ohiturak indartzea ezinbestekoa ikusten dugulako, eta euskaraz bizi nahi dugulako.
Zer da Euskaraldia?
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko* hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Noiz izango da ariketa hau?
Azaroak 18tik abenduaren 2ra.
Zein helburu ditu ariketa honek?
Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:
- Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
- Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
- Inertziak apurtzea
- Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
- Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez
- Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
- Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea
Nola parte hartu dezakegu?
A) Entitate/arigune bezala izena emanda:
https://euskaraldia.eus/ariguneak/
Batzuk aurreko edizioan izena eman zenuten, eta parte hartzea berresteko mail bat iritsiko zitzaizuen, hortik berrestu daiteke parte hartzea edo zuzenean hemendik:
https://euskaraldia.eus/ariguneak/entitateen-izen-ematea/
ADI! ENTITATEAK IZENA EMATEKO EDO BERRESTEKO AZKEN EGUNA, URRIAREN 31A IZANGO DA
B) Indibidualki ahobizi edo belarriprest bezala izena emanda: https://izenematea.euskaraldia.eus/
Animatu eta parte hartu! Eta edozein zalantza galdetu lasai udaletxean edo Txirritxola euskara elkarteari!