Euskara sustatzeko 2025eko dirulaguntzak: ikastaroak eta hizkuntza paisaia
Euskara sustatzeko 2025eko dirulaguntza deialdia publikatu da gaur Arabako Boletinean. Deialdi hau bi ataletan banatzen da: euskara ikastaroak eta establezimenduetako hizkuntza paisaia.
Datorren azaroaren 28a bitartean irekita dago euskara sustatzeko laguntzak eskatzeko epea.
Oinarrietan jasota dagoen bezala, bi kapitulutan banatzen dira laguntzak:
- Euskara ikastaroak egiteagatik edota UEUko Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeagatik.
- Kanpoko zein barruko hizkuntza paisaia euskaraz sortzeagatik. Hau da: herriko edozein establezimenduetan kanpoko errotulua edota webgunea euskaraz bakarrik sortzeagatik; eta abar.
Baldintzak osotasunean hemen kontsutatu daitezke:
