Euskara sustatzeko 2024ko dirulaguntzak: ikastaroak eta hizkuntza paisaia

Euskara sustatzeko 2024ko dirulaguntza deialdia indarrean dago dagoeneko. Deialdi hau bi ataletan banatzen da: euskara ikastaroak eta establezimenduetako hizkuntza paisaia.

Datorren azaroaren 29a bitartean irekita dago euskara sustatzeko laguntzak eskatzeko epea.

Oinarrietan jasota dagoen bezala, bi kapitulutan banatzen dira laguntzak:

  • Euskara ikastaroak egiteagatik edota UEUko Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeagatik.
  • Kanpoko zein barruko hizkuntza paisaia euskaraz sortzeagatik. Hau da: herriko edozein establezimenduetan kanpoko errotulua edota webgunea euskaraz bakarrik sortzeagatik; eta abar.

Baldintzak osotasunean hemen kontsutatu daitezke:

Euskara sustatzeko laguntzak