Euskara sustatzeko 2023ko dirulaguntzak: ikastaroak eta hizkuntza paisaia
Euskara sustatzeko 2023ko dirulaguntza deialdia indarrean dago dagoeneko. Deialdi hau bi ataletan banatzen da: euskara ikastaroak eta establezimenduetako hizkuntza paisaia.
Lehenengo atalari dagokionez, diruz lagunduko dira 2022-23 ikasturtean aramaioarrek euskara lantzeko egindako ikastaroak, bai eta 2023an UEUk eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatutakoak ere. Honako irizpide hauek aplikatuko dira:
- A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak: matrikularen % 100eko dirulaguntza.
- C2 maila: matrikularen % 75eko dirulaguntza.
- UEUko ikastaroak: matrikularen % 75eko dirulaguntza.
Bigarren atalean, berriz, hizkuntza paisaiarekin lotutakoak sartzen dira, eta Aramaioko establezimendu, erakunde eta elkarteek eska dezakete. Diruz lagunduko da 2023an errotulazioa/hizkuntza paisaia edo webgunea euskaraz soilik jartzea. Egindako gastuaren % 60ko dirulaguntza emango da hizkuntza-paisaia/errotuluak eta webguneak euskaraz bakarrik jatzeagatik, gehienez ere 300 euro. Euskara lehenetsi eta sustatzen dituzten bestelako euskarriak ere diruz lagundu ahalko dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 30ean amaituko da.