Euskara sustatzeko 2022ko diru-laguntza deialdia
Aramaioko Udalak euskara sustatzeko diru-laguntzak emango ditu honako bi kapitulotan banatuta:
— Euskara ikastaroak egiteagatik edota UEUko Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeagatik. (2021-22 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenei zuzenduta)
— Kanpoko zein barruko hizkuntza paisaia euskaraz sortzeagatik. Hala nola: herriko edozein establezimenduetan kanpoko errotulua edota barruko hizkuntza paisaia euskaraz soilik jartzeagatik; herriko erakunde edo taldearen webgunea euskaraz bakarrik sortzeagatik; eta abar.
- Epea: 2022ko azaroaren 30ean amaituko da
- Aurkeztu beharrekoa:
- Eskaera eredu normalizatua (II.erasnkina)
- Eskatzailearen NAren fotokopia.
- Kontu korronte zenbakia eta titularraren izena eta abizenak.
- Zinpeko aitorpena adieraziz ez dela 38/2003 Legearen, Diru-laguntzen Lege Orokorraren, IV Tituluan jasotako arau-hauste batengatik zigortua izan.
- Datuak kontsultatu- egiaztatzearen kontrakotasuna (I.eranskina).
- Informazioa osorik: https://aramaio.eus/aramaion-bizi/diru-laguntzak