Euskara sustatzeko 2021eko diru-laguntza deialdia
Aramaioko Udalak euskara sustatzeko diru-laguntzak emango ditu honako bi kapitulotan banatuta:
— Euskara ikastaroak egiteagatik edota UEUko Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeagatik. (2020-21 ikasturtean euskara ikastaroak egin dituztenei zuzenduta)
— Kanpoko zein barruko hizkuntza paisaia euskaraz sortzeagatik. Hala nola: herriko edozein establezimenduetan kanpoko errotulua edota barruko hizkuntza paisaia euskaraz soilik jartzeagatik; herriko erakunde edo taldearen webgunea euskaraz bakarrik sortzeagatik; eta abar.
- Epea: 2021eko azaroaren 30ean amaituko da
- Nola egin eskaera: udaletxera bideratu zuzenean
- Informazioa osorik: https://aramaio.eus/aramaion-bizi/diru-laguntzak/