Euskara maila hobetzeko hiru talde sortu dira Aramaion
Aste honetan hasi dira Aramaion euskara maila hobetzeko sortu diren hiru taldeetako klaseak: mintzapraktika helburu duen taldea, C1 titulua ateratzea helburu duen taldea eta jubilatuen artean maila hobetzeko helburua duen taldea.
Hirurak arituko dira astero 2022ko ekaina bitartean, bakoitzak adostu duen ordutegian. Lehendabiziko biak arratsaldez eskaintzen dira, kultura etxean. Eta jubilatuen taldea goizez elkartzen da.
Norbaitek interesa badu talderen batean sartzeko, nahikoa izango da udaletxera deitu eta bere izen-abizenak ematea: 945445016