Euskara ikasteko dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzak (HABE) dirulaguntzak eskaintzen ditu urtero, bai eta Arabako Foru Aldundiak ere. Era berean, Aramaioko Udalak, herrian antolatzen dituen doako eskolez aparte, dirulaguntzak eskaintzen ditu urtero euskara ikasteko.
Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin gainditu edo egiaztatutako maila bakoitzeko:
– HABEren A1 maila: 600 euro.
– HABEren A2 maila: 800 euro.
– HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
– HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1993an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
– HABEren C1 maila edo baliokidea, 1992an edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
– HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.
Horrez gainera, Eusko Jaurlaritzak 16-18 urte bitartekoentzako dirulaguntza-lerro berria onartu du, C1 maila doan prestatzeko. 20 € besterik ez dute ordaindu beharko ikasleek oinarrizko kuota moduan.
Arabako Foru Aldundiak ere euskaltegiko matrikula ordaintzeko dirulaguntza eskaintzen du. Hasierako mailak laguntzen ditu diruz: A1, A2, B1 eta B2. Hauexek dira zenbatekoak:
- Modulu presentzialak:
- 248-400 orduko moduluak, 135 euro.
- 401-600 orduko moduluak, 180 euro.
- 601 ordu baino gehiagoko moduluak, 330 euro.
- Autoikaskuntza moduluak:
- 190 ordu edo gehiagoko autoikaskuntza moduluak: 135 euro.
Aramaioko Udalak bi modutan laguntzen die euskara ikasi nahi dutenei: batetik, herrian bertan doako euskara eskolak antolatuta, eta bestetik, euskara ikasteko dirulaguntzaren bidez. Azken kasu horretan 2022-23 ikasturteko ikasleei honako irizpide hauen arabera lagunduko zaie:
- A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak: matrikularen % 100eko dirulaguntza.
- C2 maila: matrikularen % 75eko dirulaguntza.
- UEUko ikastaroak: matrikularen % 75eko dirulaguntza.